Etxepe

Etxepe Gipuzkoako lau kidek osatzen dute. Eli Maidagan, Markel Mendizabal eta Oihan Uribarren ahotsetan; eta Andoni Uriarte ekoizpenean. 2022ko hasieratik abestiak igotzen aritu dira sare sozialetara, single moduan, eta lehen kontzertuak udan hasi ziren. Hainbat estilo lantzen dituzte: trap estiloa oinarri hartuta, baina baita rockaren edo euskal musikaren eraginak ere.