Txopet

Musika organikoaren zale amorratuak izanagatik ere, ez diete joera berriei muzin egiten eta horren erakusgarri dira euren sorkuntzak. Artean, single gutxi batzuk baino argitaratu ez dituztenean eta oraindik sortze prozesu bete-betean sartuta daudela, esperimentazioak eta etengabeko identitate propio baten bilaketak pisu handia hartzen dute euren proiektuan. Gitarra-kolpe zuzenak eta norabide zehatz bat ezartzen duten oinarri erritmikoak dira eurenak, amorruz betetako “garage rock” zapore printza batekin. Beraien kezkei ihes egiteko bide bat balira bezala, autotuneari muzin egiten ez dion ahots urratzailedun doinu itsaskor bezain malenkoniatsuak sortzen dituzte. Entzulea hotz utziko ez duen soinu-proposamen post-millenniala.